XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HAMAZORTCIGARREN CAPITULUA

Giristino Perfeccionea eta Ebanjelioco Contseiluac

G. Cer da giristino Perfeccionea?.

I. Hura da gure nahia orotan eta osoki Jaincoaren nahiari sumetitcea.

G. Giristino guciec bilhatu behar dute perfet izaitea?.

I. Bai, Jesu-Cristoc manatcen diote bere Ebanjelioan, dioelaric: Izan zaitezte perfet, zuen Aita Cerucoa perfet den bezala.

G. Zoin da Perfeccionerat heltceco bideric laburrena eta chuchenena?.

I. Hura da Ebanjelioco Contseiluen segitcea.

G. Zoin dire Ebanjelioco Contseiluac?.

I. Badire hirur: bere nahico Pobrecia, Garbitasun perfeta, eta Obedientcia Osoa.

G. Hirur Berthute horiec certaco deitcen dire Ebanjelioco Contseiluac?.

I. Ceren Jesu-Cristoc bere Ebanjelioan gomendatcen baitaizcu, eta ez manatcen.

G. Ebanjelioco Contseiluac bereciki segitcen dituen estaturic bada?.

I. Bai, comentuetan bici direnen estatua.

G. Munduan bici direnec ere segi ditzazkete Ebanjelioco Contseiluac?.